XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...), ez daukagu bururapen txikienik ere sortzerik.
Baina ahalmen eta printzipio naturalen ezjakintza hau eta guzti ere, beti suposatzen dugu kualitate sentigarri berdinak ikustean, ahalmen ezkutu berberak dituztela, esperimentatu ditugun antzeko efektuek segituko dietela espero dugu.
Aurretik jandako ogiaren antzeko kolore eta sendotasuneko gorputz bat azalduko baligute, ez genuke esperimentua berregiteko koskarik izango, eta segurki antzeko elikua eta euskarria somatuko genioke.
Baina jakin nahi nuke nik gogoaren edo pentsamenaren prozesu honen oinarria zein den.
Denek onartzen dute kualitate sentigarrien eta ahalmen ezkutuen artean ez dagoela lotura jakinik, eta beraz,
Iragan
Baina esperientzia honek zergatik hedatu behar du geroko uneetara eta objektu batzuetara, hauek, dakigunetik, itxuraz bakarrik antzekoak izatea litekeelarik?: horra ekin nahi niokeen auzi nagusia.
Arestian jan dudan, elikatu nauen ogia, hots, halako kualitatedun gorputz bat, une hartan halako ahalmen ezkutuz horniturik zegoen.
Baina atera al daiteke hortik beste ogi-zati ezberdin batek ere elika nazakeela beste une batean, eta kualitate sentigarri berdinek beti behar dutela ahalmen ezkutu berdinekin batuta egon?
Ondorio horrek inondik ere ez dirudi nahitaezko.
Gutxienez aitortu beharko da hemen
Hurren bi proposamenok berdinak izatetik urrun daude:
Onartuko dut, nahi bada, proposamen bata zuzen inferi daitekeela bestetik.
Badakit, egitez, beti inferitzen dela.